Tolosan (Gipuzkoa) Korreo kalean sutea izan da bart lokal batean, eta etxepeko bizilagunak aterarazi egin dituzte horregatik.
Sutea goizeko laurak aldera piztu da, eta bost eta erdiak aldera itzali dute suhiltzaileek. Ez da zauriturik izan. Ondoren itzuli dira etxera bizilagunak.
Aipatutako lokalean baino ez dira sortu kalteak.
Gizartea