Kukuxumusuk antolatuta, Jai Dayren lehen edizioan tomate festa izan da gaur eguerdian Iruñean, Arrotxapea auzoko lautada batean. 300 kilo tomate ekarri dituzte Castellotik (Herrialde Katalanak) eta jendea elkarri botatzen ibili da.
"Urtero-urtero mundu zabaleko jai ospakizunei abegi egin nahi diegu, sanferminetan izan dezaten, festa unibertsalaren kontzeptua omendu eta aintzat hartzeko helburuz", esan dute Kukuxumusuko arduradunek. Hain zuzen, ospetsua da Bunyolgo (Herrialde Katalanak) Tomatina: urtero, abuztuan, 40.000 lagunek elkarri tomateak botatzen dizkiote herriko kaleetan, etengabe.
Ehunen bat lagun bildu dira Arrotxapean gaur, eta haien artean ziren Bunyoldik etorritako ordezkaritza, Fernando Giraldos alkatea buru. Giraldosek berak azaldu die Tomatina-k nola funtzionatzen duen; adibidez, esan die tomatea zuzen botatzeko oso garrantzitsua dela aurretik eskuarekin ongi zanpatzea.
Tomate zaparrada izan da aurreneko aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu