Tortura amaitzeko deia Hego Euskal Herrian

Joxe Arregiren heriotzaren 30. urteurrenean, torturatu dituzten herritarrak gogoratu zituzten

Lagun talde bat, Joxe Arregi torturen ondorioz hil zela 30 urte igaro direla gogoratuz. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Joxe Arregi zizurkildarra hamar eguneko inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz hil zen etzi 30 urte. Hura gogoratzeko, eta hiru hamarraldiren ondoren tortura indarrean dagoela salatzeko, atera ziren kalera makina bat euskal herritar igandean, AAMk deituriko ekimenetan. Hego Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan entzun ziren torturaren kontrako aldarriak; eta bereziki berezia izan zen Arregiren sorterrian egin zen agerraldia.

Bertan, Arregi zendu zenetik«milaka euskal herritar» torturatuak izan direla salatu zuten, eta ez dituztela horiek guztiak inoiz ahaztuko: «Tortura desagerraraziko dugu, baina ez dugu sekula ahaztuko, haren biktimek ere izen eta abizenak dituztelako».

Iruñeko agerraldian ekimen berri bat aurkeztu zuten; aurrerantzean, Nafarroan atxilotu eta inkomunikatzen duten lagun bakoitzeko kandela bat piztuko dute Gobernu Zibilaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.