atxiloketak

"Tortura basatiak" salatu dituzte Grande Marlaskak espetxeratutako lagunek

Epaileak baldintzarik gabe espetxeratu zituen atzo Rosa Iriarte, Urko Aierbe,Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains, ETAko kide izatea edo hari laguntzea egotzita, eta gaur Erika Bilbao, Egoitz Garmendia eta Aniaiz Ariznabarreta ere kartzelara bidali ditu. Guardia Zibilak asteartean atxilotu zituen bederatziak, Ekinekoak direlakoan, eta inkomunikatuta eduki ditu.

2010eko irailaren 18a
18:41
Entzun
Rosa Iriarte, Urko Aierbe,Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains baldintzarik gabe espetxeratu zituen atzo gauean Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi du seiek atxiloaldian "tortura basatiak" jaso izana salatu dutela. Guardia Zibilak atzeman zituen asteartean -Erika Bilbao, Egoitz Garmendia eta Aniaiz Ariznabarreta ere bai-, Ekineko zuzendaritzako kideak direlakoan, eta harrezkero inkomunikatuta izan dituzte; atzo ere egoera horretan izan ziren epailearen aurrean.

"Buruan poltsa jarri dietela salatu dute [sei haiek], biluztu egin dituztela, kolpeak eman dizkietela eta mehatxuak jaso dituztela", dio AAMk. "Seiek salatu dituzte torturak epailearen aurrean". Soto del Real kartzelan sartu dituzte, ETAko kide izatea edo hari laguntzea leporatuta.

Bilbao, Garmendia eta Ariznabarreta gaur hartu ditu Grande Marlaskak, eta kartzelara bidali ditu, horiek ere baldintzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.