Tortura gehiago ez bada, konforme

Gertatutakoa argitzeko eta erantzuleak zigortzeko, elkartu eta batera jotzearen alde agertu dira hainbat torturatuTorturaren Aurkako Herritarren II. Foroa egin dute, Esteban Muruetagoiena gogoan

Oihana Elduaien Uranga.
Oiartzun
2012ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Eztarrian korapiloa. Begiak busti-busti. Dardara. Bizi izandakoa kontatu ezinik, «infernu» partikularra erdi kontatzen, behera begira. Zaila da erreparazioa torturarentzat. Baina bizi izan dutenek gauza bat daukate argi, ez dute beste inori gertatzerik nahi. Tortura desagertzea nahi dute. Kristina Gete preso ohi eta torturatuarentzat horixe izan daiteke erreparazio bat: tortura desagertzea. Horrekin konforme legoke. Lasaiago, gutxienez.

Esteban Muruetagoiena zenaren omenez —torturen ondorioz hil zen medikua—, Torturaren Aurkako Herritarren II. Foroa egin zuten atzo Oiartzunen. Getez gain, beste hainbat torturatu ere baziren, eta gertatutakoa argitu beharraz hitz egin zuten. Torturatuak plazara atera beharraz, gertatutakoa kontatu beharraz, arduradunak identifikatu eta zigortzearen beharraz, torturatuei eta haien ingurukoei laguntza psikologikoa ematearen beharraz, inkomunikazioa kentzearen beharraz, inpunitatea amaitzearen beharraz...

Atzokoak «talde terapia» baino gehiago izan behar zuela aldarrikatu zuen jende artetik hitz egin zuen torturatu batek. Batu egin behar direla, elkar hartu, eta borrokatu. «Ezin gara beste 30 urte egon ezer egin gabe. Iniziatiba hartu behar dugu».

Ordezkaritza zabaleko mahai inguru bat egin zuten atzo arratsaldean Oiartzunen. Bertan parte hartu zuten Euskal Memoria fundazioko Joxean Agirrek, Lokarriko Paul Riosek, Torturaren Aurkako Taldeko Lorea Bilbaok, Amnesty Internationaleko ordezkari batek, Argituz-eko Xabier Urmenetak Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barriosek eta hainbat torturatuk. Denek ala denek esan zuten tortura ukatu ezin den errealitate bat dela, eta gogor lan egin behar dela gehiago halakorik egon ez dadin. «Zero tolerantzia», esan zuen Urmenetak.

Gertatutakoa argitzea eta torturatuei erreparazioa ematea ezinbestekotzat jo zuten denek. Baita inkomunikazioa eta inpunitatea amaitzea ere. Horretarakourratsak zehaztu zituzten guztiek, bakoitza bere arloan torturaren erantzule guztiak identifikatzen saiatuz: poliziak, epaileak, auzitegiko medikuak, ofizioko abokatuak, tortura salaketak jaso eta artxibatzen dituzten auzitegiak, politikariak, beste aldera begiratzen duten kazetariak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.