Inkomunikazioa torturak jarraitzeko "egitura perfektua" dela dio TATek. Egitura horren baitan polizia, auzitegi medikuak, epaileak, fiskalak, politikariak eta komunikabideak daudela uste du.
Romanoren kasuan "egitura perfektu horretan zerbaitek huts egin zuelako", argazkiak ditu TATek, baina, hala ere, "inolako lotsarik gabe" kasua artxibatu izana salatu du TATek.
Torturatzaileentzat eta torturatuentzat mezua
TATen iritzian, Romanoren salaketa artxibatzen duen autoak mezu bikoitza du. Bat, "torturatzaileentzat inpunitate mezua" da, eta bestea, torturatuentzat. Torturatuei salaketarik ez jartzeko mezua ematen dio auto horrek TATen iritzian, eta gainera, jartzen badute beren aurka egin dezaketela abisu ematen die.
Gizarteari gertatzen dena salatzeko eskatu die, "gizarteak badakielako torturatu egiten dela".
Torturak
Tortura testigantza goitik behera berresten duela dio Unai Romanok
Unai Romanok helegitea jarriko du Madrilgo Lurralde Auzitegiak bere tortura salaketa artxibatu duelako. Romano "suminduta" azaldu da gaur TATeko bi kiderekin batera, prentsaurrekoan, eta bere garaian egin zuen tortura salaketa goitik behera berresten duela azpimarratu du. Argazkiak eduki arren Romanoren salaketa artxibatu izana "ozen eta zorrotz" salatu du TATek, eta inkomunikazioa torturak jarraitzeko "egitura perfektua" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu