Torturaren aurkako mezua Parlamentuan

Gernikako Akordioaren sinatzaileen ekimenez, NaBaik ikerketa batzordea eta legea aldatzeko eskatuko du

Torturaren aurkako ekimenen berri emateko atzoko agerraldia. BERRIA.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Udaletatik Parlamentura hedatuko da torturaren aurkako ekimena Nafarroan. Gernikako Akordioaren sinatzaileen ekimenez, gaur NaBaik azken hilabeteetan Nafarroan izandako polizia operazioetan izan diren tortura salaketak ikertzeko batzordea eratzea eskatuko du. Era berean, giza eskubideen defentsan aritzen diren erakundeek tortura saihesteko ematen dituzten gomendioak bilduko dituen legez besteko proposamena ere aurkeztuko du. Ezberdintasunen gainetik konpromisoak hartzea nahi dute.

Era berean, azken egunetan Nafarroako hainbat udaletako osoko bilkuretan torturaren aurkako mozioak onartu dituzte, hala nola Zizur Nagusian, Berriozarren, Uharten, Altsasun, Lakuntzan, Arbizun, Uharte Arakilen, Beran, Leitzan, Etxaurin... Ekimenok Aralarrek, EAk, ezker abertzaleak, LABek, EILASek, EHNEk, ESK-k eta Hiruk babestu dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.