Tortura

Torturaren biktimak berandu errekonozitu zituela eta neurri prebentiboak berandu hartu zituela onartu du Jaurlaritzak

Torturari buruzko txostenak dioena kontuan hartuta, Jaurlaritzak "hausnarketa autokritikoa" egin beharko duela esan du Jonan Fernandezek EHUk antolatutako torturari buruzko udako ikastaroaren bukaerako ekitaldian.

2016ko ekainaren 29a
17:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak eskatuta eta Paco Etxeberriak zuzenduta torturari buruz egiten ari diren txosteneko datuak ikusita, Eusko Jaurlaritzak beste modu batera jokatu behar zuela azaldu du Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkari nagusiak. Torturaren biktimak berandu errekonozitu zituztela eta neurri prebentiboak ere berandu hartu zituztela esan du, EHUk antolatutako udako ikastaroaren bukaerako hitzaldian.

Baina autokritikak sakonagoa izan behar duela uste du Fernandezek: "Azterketa honek orain arte eskaintzen dituen datuek gogoeta autokritikoa eskatzen dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik". Bide horretan, nabarmendu du torturaren biktimek merezi dutela erakundeen aldetik jasandako "min bidegabea" aitortzea. Konpromiso ildo horretan Jaurlaritzak iragarri du hobetu egingo dituela atxilotuen giza eskubideak bermatzeko jarritako prebentzio neurriak. Horretaz gain, aurretik 1960 eta 1978 bitarteko polizia gehiegikerien biktimekin egin zuten moduan, 1979tik aurrera izandako biktimei ere errekonozimendua eta ordaina emateko legea bultzatzen ari direla gogorarazi du Fernandezek.

Espainiako gobernu berriari, berriz, eskatu dio Jaurlaritzarekin kolaboratzeko eta ikerketa independentea eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.