Juan Ernesto Mendez argentinarrak ( 1944) atzo hartu zuen Nazio Batuen Erakundeko torturari buruzko kontalari berezi kargua. Mendezek Manfred Nowak ordezkatuko du kargu horretan. Argentinako diktaduraren biktimetako bat izan zen, eta hemezortzi hilabete eman zituen preso, 1977an herrialdetik egotzi zuten arte -AEBetan bizi da orduz geroztik-. Ordutik, giza eskubideen defentsan jardun izan du, Zuzenbide irakasle lanarekin tartekatuz. Torturari buruzko NBEko kontalaritzara iritsi aurretik giza eskubideen inguruan lanean aritu da NBEn hainbat urtez, bereziki genozidio kasuen ikerketan.
Atzo, kargua hartzearekin batera, bere eginkizun nagusia torturak jasan dituzten biktimen alde lan egitea izango dela esan zuen: «Neu ere torturaren biktima izan nintzen, beraz, neure zeregin nagusia izango da torturak jasan dituztenen alboan egon eta haien alde lan egitea».
Torturatu bat torturen kontalari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu