Urriaren 25ean Totorika atxilotu zutenetik, hamaikagazte atxilotu dituzte Espainiako polizia indarrek Bilbon. Horietatik espetxeratzeko agindua jaso duen bosgarrena da Regeiro. Beste bi, Regeiroren ondoren atxilotutako Asier Arriola eta Inmakulada Basabe, inkomunikatuta daude oraindik, eta gainerakoak aske geratu dira.
Atxilotutako hainbatek tratu txarrak eta torturak salatu dituzte; bereziki, joan den ostiralean Soto del Realen kartzelatu zuten Iker Arzelusek. Elektrodoak ezarri zizikiotela eta poltsa zein bainera egin zizkiotela salatu zuen gazte horrek.
Andreuk gaur kartzelara bidali duen Regeirok ere torturatu egin dutela salatu du, Askatasunak jakinarazi duenez. Poltsa egin diotela eta flexioak egitera behartu dutela esan dio Regeirok epaileari.
Atxiloketak