Atzo deklaratu behar zuen Totorikak, baina epaileak gaur arte atzeratu zuen deklarazio hartzea. Inkomunikazio egoeran deklaratu behar izan du gainera. ETArekin kolaboratu leporatu duela leporatuta espetxera bidali du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Han ere inkomunikatuta jarraitzen du. Gainera, familiakoek ikusi dutenez, Totorika anbulantzian eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta makuluekin sartu da.
Askatasunak jakinarazi duenez, Totorikaren senideek eta abokatuak salaketak jarri dituzte auzitegi horretan. Bi arrazoigatik jarri dute salaketa senideek: konfidantzazko abokatua izateko eskubide bermatu ez delako, eta sekretupeko diligentzia kasu baten inguruko informazioa zabaldu delako. Abokatuak, berriz, "anbulantzian sartu dutelako eta torturak jaso dituelako" jarri du salaketa, eta baita auzitegian bertan jasotako tratuagatik ere, izan ere, Askatasunaren iritzian "ez dute inolako informaziorik jaso eta komunikabideetan Totorikaren inguruan hainbat datu agertu dira":
Bilboko Santutxu auzoan atxilotu zuen gaztea Guardia Zibilak, ETArekin lotura izatea egotzita. Bere etxea eta bere gurasoena miatu zituzten guardia zibilek eta hirugarren etxebizitza bat ere arakatu zuten, Abadiño herrian.
ETAren logistika aparatuko kide izatea eta kide berriak bilatzea leporatzen dio Poliziak Totorikari. Astelehen goizaldean atxilotu zutenetik inkomunikaturik egon da gaztea, Madrilgo Guardia Zibilaren egoitzan.
Atxiloketa
Totorika espetxera bidali du epaileak; makuluekin sartu da deklaratzera
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Haritz Totorika kartzelaratzeko agindua eman du, ETArekin kolaboratu duela leporatuta. Gaur deklaratu du Totorikak, inkomunikatuta, eta halaxe jarraituko du momentuz. Askatasunak jakinarazi duenez, Totorika makuluekin zebilen Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera sartu denean. Gainera, Auzitegira anbulantzian eraman dutela jakinarazi dute. Familiakoak oso kezkatuta agertu dira, izan ere, Totorikak ez zuen inolako zauririk atxilotu zutenean. Askatasunak "gogor" salatu du Totorika sufritzen ari den inkomunikazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu