Transexualen eskubideen aldeko legea agindu du Eusko Jaurlaritzak

Legearen bidez transexualen ongizatea eta integrazioa sustatu nahi dituzte, eta arreta osoagoa eskaini

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak iragarri du transexualen eskubideak defendatzeko lege egitasmo bat prestatzen ari dela. «Legearen helburua pertsona horien ongizatea eta integrazioa bultzatzea izango da», nabarmendu du ohar bidez Gemma Zabaleta sailburuak.

Legearen bidez, besteak beste, erantzun «osoa eta egokia» eman nahi diete osasun, psikologia eta lege esparruan transexualek dituzten beharrei: «Oinarrizko eskubideak garatzeko orduan dituzten oztopo sozialak gainditzen lagundu nahi diegu, egoera horrek mina eta larridura eragiten baitie».

Dagoeneko igorri diete lege proiektua gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideen alde lanean ari diren elkarte eta kolektiboei.

Proposamenaren arabera, administrazioa publikoak behartuta egongo dira transexualak dagokien genero identitatearen arabera tratatzera. Gainera, transexualen nahiz haien senideen informaziorako eta aholkularitzarako zerbitzua bat sortzea ere aurreikusten du legeak. Egun bada antzeko zerbitzu bat, Berdindu. Baina zerbitzu hori indartu nahi dute legearen bidez, Eusko Jaurlaritzan aldaketak egonda ere, zerbitzua desager ez dadin. Osakidetzan transexualen arretarako zerbitzua legez arautzea ere proposatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.