Tratu txarrak egotzita, gizon bat atxilotu dute Andoainen

2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANDOAIN. Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atzeman du Andoainen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, atxilotuak dirua eskatu zion biktimari, eta mehatxuka hasi zitzaion. Andrea ihes egiten saiatu zen, baina ustez gizonak heldu eta eskaileretatik bota zuen. Andoaingo Udalak gertatutakoa salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.