Torturaren Salaketa eta Prebentziorako Koordinakundearen arabera, epaiketako lehen saioan agerian geratu zen inkomunikazio aldian egindako adierazpenetan oinarritzen dela 28 gazteen aurkako sumarioa, eta auzipetuetako gehienek tratu txarrak eta torturak salatu dituztela. Horregatik, salaketa horiek ikertzeko eskatu du, baita erantzukizunak argitzeko ere.
Koordinakundeak gogora ekarri du 2013ko urritik 2014ko martxora bitartean epaitu eta absolbitutako 40 gazteen kasua. "Kasu hartan, auzipetutako gehienek ere tratu txarrak eta torturak salatu zituzten, eta gero Auzitegi Nazionalak berak berretsi zuen hori".
Espainiako Konstituzioa eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmena errespetatzeko deia egin du, torturari eta tratu txarrei dagokienez. Koordinakundeko kide bat epaiketa jarraitzen ari da, behatzaile gisa.