EuskoTren-en tren batek bidetik irten du gaur arratsaldean Deban (Gipuzkoa), herriko geltokitik gertu, baina ez da zauriturik izan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez.
15:45ak aldera izan da istripua, Bilbo alderako noranzkoan. Azkeneko bagoiak bere tokitik irten du. Trenean zihoazen lagunak autobusean sartu dituzte, bidaiarekin jarrai zezaten. Oraingoz, trenen joan-etorria bertan behera utzi dute han, baina laster normaliza daiteke trafikoa.
Trenak bidetik irten duenean, horma bat jo eta bota egin du. Hau, ondoren, N-634 errepidera erori da, eta trafikoan eragina izan du.
Ezbeharra
Tren batek bidetik irten du Deban, baina ez da zauriturik izan
15:45ak aldera izan da istripua, Bilbo alderako noranzkoan. Azkeneko bagoiak bere tokitik irten du. Tren zerbitzua eten egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu