Gaur ez da trenik ibiliko Ipar Euskal Herrian, 'Pedro' tenpestarengatik

Alerta horia jarri diote Pirinio Atlantikoetako Departamenduari: uholdeak ere izan dira, eta Aturri gainditu da goizean goiz. Egoerak hobera egin du, baina trenbideak hetsiak dira haizeengatik. Erlaitzeko bidearen parte bat ere moztua dute.

Baionako tren geltokia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako tren geltokia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai
2026ko otsailaren 19a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tenpestak bata bestearen ondotik heldu dira, eta Pedro-ren aldia da honakoan. Alerta laranja ezarri zioten atzo Pirinio Atlantikoetako Departamenduari, eta, horrela, baita Ipar Euskal Herriari ere; alerta horira jaitsi da goizean. Haize bortitzak altxatu dira gauean, eta uholde arriskua dago. Batez ere, garraioari eragiten ari zaio Pedro tenpesta.

Trenbideak, adibidez, hetsiak dira Hendaiatik Baionara, Baionatik Donibane Garazira, eta baita Baionatik Frantzia aldera ere. Ez da tren zerbitzurik gaur, eta horien ordezkatzeko autobusik ez du jarri SNCF zerbitzuak.

Orokorkiago ere, zenbait errepide hetsi behar izan dituzte Lapurdiko kostan, hala nola erlaitzaren parte bat, Hendaia eta Urruñako Zokoa artean. Dela haize boladek erorarazi ditzaketen arbolengatik, dela uholde arriskuagatik, herritarren segurtasuna da lehentasuna: egoera lasaitu artio egonen da hetsia bidea. 

Hondartza guziak hetsiak dira, bestalde, baita kostako hainbat parke, baratze eta oihan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.