Tripontzia zozketako iragarkiaren lehen atala, ikusgai

Gure Esku-ren diru iturri nagusia da Tripontzia, eta haren kanpainak finantzatzeko baliabideak lortzea du helburu.

gotzon hermosilla
2023ko abenduaren 4a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurten ere Tripontzia izeneko zozketa jarri du abian Gure Esku-k, eta hori iragartzeko spotaren lehen atala ikusgai dago jadanik. Erabakitzeko eskubidearen aldeko sarearen diru iturri nagusia da Tripontzia, eta haren kanpainak finantzatzeko baliabideak lortzea du helburu. Aurten, Hamar urte baino ez liburua finantzatzea izango da Tripontziaren xedeetako bat: Gure Esku-ren hamar urteko ibilbidea laburbilduko du liburuak, eta Unai Gaztelumendik eta Beñat Gaztelumendik atonduko dute. Zozketa urtarrilaren 24an izango da, eta guztira 52.000 euro zozkatuko dituzte, zenbait saritan banatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA