Gure Esku-k erabakitzeko eskubidearen alde egiten du lan, eta sare horren diru iturri nagusia Tripontzia zozketa da. Zozketaren helburua, bat eta bakarra: Gure Esku-ren kanpainak finantzatzeko baliabideak sortzea. Bada, aurten ere egin dute zozketa, eta gaur bertan atera dituzte zenbaki sarituak: sari nagusia 14.605 zenbakiaren Gipuzkoa serieari tokatu zaio, eta Lekeition (Bizkaia) saldu da. Bigarren zenbaki sariduna 13.837 izan da, eta Portugaleten (Bizkaia) saldu da.
Herri libre bat egutegia erosi dutenen artean egin dute zozketa, eta horien artean 52.000 euro zozkatu dituzte: 30.000 euro jasoko ditu lehenbiziko zenbaki eta serie irabazleak. 2.000 euro jasoko ditu zenbaki bereko gainerako zazpi serieetako bakoitzak, eta 1.000 euro bigarren zenbaki saridunaren zortzi serieetako bakoitzak.