Tripontzia zozketako sariak banatu dituzte

Sari nagusia 5255 zenbakiaren 'Diaspora' serieari tokatu zaio, eta bigarrena, 19057 zenbakiari.

Tripontziaren saridunak
'Tripontzia' zozketaren irabazleak. GURE ESKU
Isabel Jaurena.
2024ko urtarrilaren 22a
11:20
Entzun

Aurten ere Tripontzia izeneko zozketa jarri du martxan Gure Esku-k, eta gaur eman dute saridunen berri. Sari nagusia 5255 zenbakiaren Diaspora serieari tokatu zaio, Bilbon saldu da. Bigarren zenbaki sariduna 19057 da, eta Arriaga-Lakuan (Araba) saldu da.

Hamar urte baino ez liburua finantzatzea izan da zozketaren xedeetako bat: Gure Esku-ren hamar urteko ibilbidea laburbildu dute liburuan, eta Unai Gaztelumendik eta Beñat Gaztelumendik atondu dute. Liburu hori erosi duten pertsona guztien artean 52.000 euro zozkatu dituzte: 30.000 euro jasoko ditu lehenbiziko zenbaki eta serie irabazleak. 2.000 euro jasoko ditu zenbaki bereko gainerako zazpi serieetako bakoitzak, eta 1.000 euro bigarren zenbaki saridunaren zortzi serieetako bakoitzak.

Zozketaren berri emateko, spot bat egin dute. Erabakitzeko eskubidearen aldeko sarearen diru iturri nagusia da Tripontzia, eta haren kanpainak finantzatzeko baliabideak lortzea du helburu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.