Troitiño «badaezpada» atxilotu behar zutela esan du Trillok

EAJren ustez, preso ohiaren auzia «aurrez prestatutako alarma sozialaren» barnean kokatu behar da

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Antton Troitiño berriz atxilotzeko Auzitegi Nazionalak eman duen aginduak alderdien erreakzio ugari eragin ditu. Federico Trillo justizia eta askatasun publikoen PPko koordinatzaileak ikerketa abiarazteko eta erantzuleak bilatzeko eskatu dio CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari. Trilloren arabera, Auzitegi Nazionalean eman diren kontraesanek justizia administrazioaren ohiko funtzionamendua eragotzi eta huts judizialak eragin ditzakete. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari ere zuzendu dizkio kritikak, Fiskaltzak helegitea jarri ostean, «jarraipenak egiteko edo badaezpada atxilotzeko arrazoi nahikoak» bazirela argudiatuz. Alegia, atxilotze agindurik gabe atxilotzeko eskatzen ari da PP.

PSOEk, berriz, adierazi du antzeko auziak gertatu zirela PPren agintealdian, Josu Urrutikoetxearen kasua gogoratuz, eta gogorarazi du «agindu judizial barik» ezin direla atxilotu «auzitegien aginduz aske diren pertsonak».

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko lehendakariaren arabera, atxilotzeko agindua eman duten epaileek beraiek aske utzi zuten orain zortzi egun. Egoera hau «aurrez prestatutako alarma sozialaren erdian» eman dela gaineratu du. Horrela, erabakia komunikabideek zein presio politikoek eragindakoa izan dela pentsa daitekeela esan du Ortuzarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.