Atxiloketak

Ttan Ttakun irratiak ezin du emititu, herenegungo miaketen ondorioz

Guardia zibilek beharrezko dituzten bi ordenagailu eraman zituzten, atxilotuetako batekin egoitzan sartu zirenean.

2010eko irailaren 16a
19:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Ttan Ttakun irrati libreak salatu du ezin duela emititzen jarraitu, Guardia Zibilak hartarako beharrezkoak dituen bi ordenagailu eraman zituelako, herenegungo atxiloketen harira egin zituzten miaketetan. Ttan Ttakunek agiri baten bidez adierazi du ez duela zerikusirik atxiloketekin, eta, beraz, ez duela ulertzen zergatik sartu zen Guardia Zibila haien egoitzan.

"Prozedura judizial baten ondotik, berriz ere beste komunikabide baten bidea moztu dute. Ttan Ttakun irratiari gertatu zaio oraingoan, baina Euskal Herrian lehendik ere gertatu diren kasu asko ezagutzen ditugu".



Ttan Ttakunek Donostiako Egia auzoko gaztelekuan du egoitza, bertze hainbat eragilerekin batera. Gaztelekua zigilatua dagoela salatu du irrati libreak.

Atxilotuek inkomunikatuta jarraitzen dute

Herenegun atxilotutako bederatzi lagunek Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta segitzen dute, hirugarren egunez. Egoitz Garmendia, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Aniaiz Ariznabarreta, Joxe Aldasoro, Rosa Iriarte, Eneko Compains, Erika Bilbao eta Sandra Barrenetxeari Ekineko zuzendaritza berria osatzea leporatzen die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak. Haien senide eta lagunek "kezka eta ezinegona" agertu zuten atzo, inkomunikazio aldian "torturak jasateko arrisku larria" baitute atxilotuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.