Turismorako etxebizitzen jabeek zerga gehiago ordaintzearen alde egin du Frantziako Asanbleak

Alderdi anitzeko lege proposamena onartu dute lehen irakurketan. Orain, Frantziako Senatuak aztertuko du.

Emakume bat turismo etxe batera sartzen.
Emakume bat turismo etxebizitza batera sartzen. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2024ko urtarrilaren 30a
11:15
Entzun

Egun, turismorako etxebizitzen jabeek zerga gutxiago ordaintzen dituzte urte osoko alokairuko etxebizitzen jabeek baino. Hain zuzen ere, hori aldatzeko lege proposamen bat ondu dute Renaissancek eta Frantziako Alderdi Sozialistak.

Turismorako etxebizitzen jabeek %50 eta %71 arteko zerga oinarriaren apaltze berezi bat dute orain, eta gehienez ere apaltzea %30 izatea proposatu dute legegaian  Iñaki Etxaniz Biarno eta Ipar Euskal Herriko diputatuak eta Anaig Lemeur Renaissancekoak. Urte osoko alokairuko etxebizitzen jabeen zerga apalmendua %30 da egun, eta, beraz, legearen helburua da turismorako etxebizitzak alokatzea erakargarriagoa ez izatea.

Bada, lege proposamenaren lehen irakurketa egin zuten atzo Frantziako Asanblean, eta diputatuen gehiengoak alde egin zuen. Nolanahi ere, egitasmoak ibilbidea hasi berri du, eta Frantziako Senatuaren esku geldituko da orain hura aztertzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.