'Euskal Komunikazioa eta sare sozialak' izenburupean BERRIAk bihar sare sozialen gaineko elkarrizketa sorta hasiko du hainbat aditurekin. Lehenengoa Luistxo Fernandezi egindakoa da. CodeSyntax enpresa, Sustatu.com eta Umap sortu ditu, besteak beste, Fernandez. Hauek dira elkarrizketa esandakoetako batzuk:
"Euskal iritzigile eta intelektualen artean jende mordoa falta da Twitterren, denak egon beharko luketela iruditzen zait. Noam Chomsky tuiteatzen ari den honetan, zergatik ez dago hor Xabier Montoia bat? Euskal inteligentziak badu erantzukizun bat eta mugitu beharko luke".
"Gauza guztietaz entera zintezke Twitter bidez. Sarrionaindiari dirua atxiki zioten berria Teleberri-a baino lehen jakin nuen Twitterren, eta albistegiaren arduradunen filtrorik gabe".