Atzo sagardo denboraldia hasi zuten Astigarragan (Gipuzkoa) eta gaur txakolin berriaren aurkezpena egin dute Getarian (Gipuzkoa), San Anton jaietan, eguerdian. Ohiko protokoloa jarraitu dute, eta Mahasti Jaun izendatu dituzte Aritz Aranburu (Zarautz, Gipuzkoa) surflaria eta Mikel Corcuera (Donostia) sukaldaritzako kritikoa.
Txakolinaren ekoizleek esan dute aurten %15 gutxiago ekoiztu dutela, "batez ere iazko negu hezeagatik eta udara nahasiagatik". Gaur bi mila botila ireki dituzte Getarian, eta urte honetarako denera 1.800.000 botila aterako dituzte.
Euria egin arren, giroa ederra izan da Getarian: Andoni Egaña eta Xebaxian Lizasoren bertsoak, txakolinari gorazarre egiten dioten dantza eta abestia, Politena tabernak irabazi du pintxo lehiaketa... Arratsaldean ere jai giroa izango da han.
Gaur egun Getariako txakolina izenpean hemezortzi bodega daude, eta hurrengo urteetan produkzioa %50-60 hazteko aurreikuspena dute.
Aurten lehen aldiz, txakolina egiten dute bi enpresa -Txomin Etxaniz eta Amestoi-, kaba egiten hasi dira txakolina oinarri hartuta. Hasteko, hamabost mila botila aterako dituzte.
Argazkian, ezkerretik bigarrena Corcuera eta hirugarrena Aranburu, gaur, Getarian. (Urola Kostako Hitza).
Gizartea
Txakolin berria ere aurkeztu dute
Aritz Aranburu surflaria eta Mikel Corcuera sukaldaritzako kritikoa izendatu dituzte Mahasti Jaun, Getarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu