Gipuzkoako Biltzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarolak adierazi du ETAren biktimen omenaldietara joango dela Bildu, baina ez du jarri horretarako egunik. Hala ere, «aukera hori lantzen» ari direla adierazi du Txarolak, eta aukera hori egongo dela. «Joango gara», gaineratu du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan du hori Txarolak, kazetariei erantzunez.
Txarolak, gainera, ez du argitu Juan Mari Jauregiren omenezko omenaldira joango den Bildu gaur. Hori bai, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak azaldu du «lehenago edo geroago» joango direla Bilduko kideak ETAren biktimen omenezko ekitaldietara. Txarolak azaldu Bildu «urrats asko» egiten ari dela,eta egiten ari direnen artean «beste bat» dela omenaldietara joatea.
Bestalde, ETAren kontrako mozio bat eztabaidatu zuten atzo Donostiako udaletxean. Bilduk ez zuen parte hartu bozketan. «Garai berriak bizi ditugu, eta guztion inplikazioa behar da», esan zuen Juan Carlos Izagirre alkateak. Hiru puntu zituen mozioak, aurreneko biak PPk eta PSEk proposatuak ziren, eta bi alderdi horiek eta jeltzaleek babestu zituzten. Azkeneko puntua, EAJk proposatu zuten, eta jeltzaleek zein PSEk onartu zuten.
Txarolak dio Bildu ETAren biktimen omenaldietara joango dela
Donostiako Udalak ETAren kontrako mozio bat eztabaidatu eta onartu du; Bilduk ez du parte hartu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu