Alderdiak

Txibite hautatu dute berriz PSNko idazkari nagusi

Gaur egin du 11. kongresua PSNk, Iruñeko Baluarten.

Maria Txibite, gaur, PSNren kongresuan. VILLAR LOPEZ / EFE
2017ko uztailaren 29a
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espero bezala, Maria Txibite hautatu dute berriz ere PSNko idazkari nagusi kargurako. Harena zen hautagaitza bakarra, eta kongresuan parte hartu duten ordezkarien %82, 75ek eman diote babesa.

Antolakuntza idazkaritzan izan da aldaketa bat: Ramon Alzorriz hautatu dute Antolakuntza idazkari. Burlatako zinegotzia da Alzorriz, eta Santos Cerdanen lekua hartuko du.

Txibite 2014an hautatu zuten alderdiko idazkari nagusi, eta bera izan zen PSNren presidentegaia 2015eko foru hauteskundeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.