Txibite: «Uda hasierarako, espero dugu txertatuta egotea herritarren %40tik gora, eta uda bukaerarako, %70»

Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du «oraingoz» ez dutela planteatu tabernen barnealdea ixtea

Maria Txibite Nafarroako presidentea, gaurko prentsaurrekoan. NAFARROAKO GOBERNUA.
Ion Orzaiz.
2021eko martxoaren 23a
13:39
Entzun

COVID-19aren aurkako txertaketa prozesua bizkortzeko «prest» dagoela esan du Maria Txibitek, Nafarroako Gobernuko lehendakariak: «Txertoen hornidurak huts egiten ez badu, hasieratik esan dugu Nafarroak badituela beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak txertaketaren erritmoa bizkortzeko». Zehazki, gobernuaren kronogramaren arabera, herritarren erdiek txertoa hartzea eta talde immunitatea «uda bukaerarako» bermatuko litzateke: «Gure datuen arabera, herritarren %40 eta %60 artean txertatuta egonen dira uda hasierarako, eta %70, berriz, uda amaitzerako».

Lehendakariak zehaztu du, halaber, txertoen hornidurak baldintzatuko duela erritmo hori: «Iristen zaizkigun dosien menpe gaude, baina, hornidurak huts egiten ez badu, helburuak beteko ditugu».

Hego Euskal Herrian, gaur hasi dira AstraZenecaren txertoa berriz erabiltzen, iragan asteko etenaldiaren ostean. «Ikerketa zientifikoek frogatu dute AstraZenecaren txertoa segurua dela; zero arriskua ez da existitzen, ez txerto honekin ez beste ezein sendagairekin, baina honako hau txerto eraginkorra da, eta txertaketaren eboluzioan antzematen ari gara hori».

Barnealdeak ere zabalik, oraingoz

Ostalaritzari eragiten dioten neurri murriztaileei buruz, presidenteak adierazi du «oraintxe bertan» Nafarroako Gobernuak ez duela asmorik Aste Santura begira tabernen barnealdea ixteko agindua emateko. Dena dela, Txibitek argitu du erabaki hori «ez dagoela bazterturik», eta azaldu du arretaz aztertuko dutela pandemiaren bilakaera datozen asteetan. «Ez eguneko positiboei soilik, aldagai guztietako datuei egiten diegu so». Gainera, erantsi du ospitaleen egoera dela kezkarako zio nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.