Txikia gogoratzeko ekitaldiak debekatzeko eskatu du DJk
Espainiako Poliziak 1978. urtean hil zuen; 2009an haren izena duen plazako plaka kentzeko agindu zuten
Eustakio Mendizabal Benito TxikiaETAko kide ohia gogoratzeko asteon Algortan egitekoak diren ekitaldiak debekatzeko eskatu du DJ Dignidad y Justicia elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Txikia 1973ko apirilaren 19an hil zuen Espainiako Poliziak. DJk argudiatu duenez, ETAko kidea zela «publikoa eta agerikoa» denez ekitaldi horietan «terrorismoa goraipa» daiteke. Algortako herri ekimenak antolatuta, ekitaldien artean aurreikusita daude hitzaldi bat, elkarretaratze bat eta Txikia hil zuten lekuraino ibilbide gidatu bat egitea. 2009ko apirilean Txikiaren izena duen plazako plaka kentzeko agindu zuten epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu