Ekialde Hurbila

Txikizio handiak egin dituzte Israelgo tropek Gaza iparraldean, erretiratu aurretik

Hitzartu bezala, Gaza iparraldetik erretiratzen ari dira Israelgo tropak. Dagoeneko palestinarren esku geratu da eremu horretako errepide nagusia, hau da, Erezetik Jan Junesera doana. Ondorioz, bi urtean aurreneko aldiz errepide horretan libre ibiltzeko aukera izan dute gaur palestinarrek. Nolanahi ere, indarkeria agerraldiak ez dira amaitu: Al Aksako Martirien Brigadek lagun bat hil dute Zisjordaniako juduen kokagune batetik hurbil. Halaber, Gaza iparraldeko Beit Hanoun herria txikituta utzi dute Israelgo soldaduek alde egin aurretik.

2003ko ekainaren 30a
16:38
Entzun
Lekukoen arabera, dozenaka etxe eta milaka arbola suntsitu dituzte israeldarrek Beit Hanounen; halaber, herri hori Gaza hiriarekin lotzen duen errepideko bost bat kilometro erabat hondatu dituzte. Sufian Hammad Beit Hanoungo udaleko bozeramaileak azaldu duenez, oraindik ez dute neurtu kalteak zenbatekoak diren, baina gutxi gorabehera 50.0000 bat laranjondo txikitu dituzte.

Hala ere, ez da hori izan gaur Palesltinan izan den indarkeria agerraldi bakarra. Aitzitik, Al Aksako Martirien Brigadek lagun bat hil dute Zisjordaniako Shaked kokagune juduaren inguruan: eraikuntzako behargin talde bat zeraman kamioia tirokatu dute, eta langileetako bat, 45 urteko gizonezko errumaniar bat, hil da erasoan.

Palestinako talde armatu nagusiek —Hamasek, Jihad Islamikoak eta Al Fatak— atzo jarri zuten su-etena indarrean, baina Al Aksako Martirien brigadak ez daude neurri horrekin ados.

Israelekk sineskaitz hartu du palestinarren menia, eta "su-eten tranpa" bat dela adierazi dute Tel Aviveko Gobernuko zenbait buruzagik.

Sharon eta Mahmoud Abbas

Giro horretan, Ariel Sharon Isralego lehen ministroa eta Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionalekoa bihar biltzekoa dira, AEBak, Europako Batasuna, Errusia eta Nazio Batuak bultzatzen ari diren bake planean —errepide mapa esaten diote— eman beharreko hurrengo urrasak zeintzuk diren ikusteko.

Era berean, bi egun barru Israelgo Tropak Belendik erretiratzen hasiko direla aurreratu dute Tel Aviveko Gobernuko iturriek.

The Israeli and Palestinian prime ministers are also due to meet tomorrow to discuss their next moves in the US-backed peace plan. Ariel Sharon and Mahmoud Abbas will meet in Jerusalem, a Palestinian official told the Associated Press.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.