Azkenean ezin izan dute. Saiatu, saiatu dira K2ko gailurra (8.611 m.) neguan igotzen, baina haize gogorra ibili da azken egunetan, eta ezin izan dute aurrera jo. Txikonek eta Cheppal, Walung eta Pasang xerpek berri agentziei azaldu dietenez, 7.000 metro inguruan pasatu zuten larunbatetik iganderako gaua, haizeteek asko zailtzen baitzietan gorantz jarraitzea. Igandean egoera hobetuko zen esperantza bazuten, baina buelta egin behar izan dute azkenean. "Onik" iritsi dira lehen kanpalekura.
Behe Kanpalekura iritsi berri gara, ondo gaude.
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 2019(e)ko martxoaren 17(a)
â„ï¸Ã‚ #WinterTopAppeal â„ï¸Ã‚Â#K2winterAlexTxikon
"Hirugarren kanpalekuaren azpikoa muntatu dugu, ondo inprobisatu dugu", jakinarazi zuten alpinistek larunbatean. "Haizete handiak zeuden eta izozten ari ginen, nahiz eta eguraldi zoragarria eduki. Argazki eta bideo ederrak dauzkagu, baina haizea gogor jotzen hasi da, gero eta indartsuago. Gaua hemen pasatuko dugu, eta ikusiko dugu". Igandean, azkenean, behera egin behar izan dute.
Bitartean... Behe Kanpalekuan... Urduritasunak eta koordinazio lanak une batez utzi eta bizitzako ezinbesteko osagaietako batean barrena murgildu dira, musikan.Zeinen beharrezkoa den itxaronaldi luze hauek arintzerako orduan...Mila esker, talde! "Rojitas las orejas" eta gorantz!! pic.twitter.com/JRDvcNVB3K
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 2019(e)ko martxoaren 16(a)
K2 da neguan igotzeke dagoen zortzimilako bakarra. Lau saiakera baino ez dira egin, eta urrunen iritsi zen espedizioa Denis Urubkok eta Piot Morawskik 2012an antolaturikoa izan zen —7.650 metrora iritsi ziren—. Azken bi urteetan Txikon Everestera oxigenorik gabe igotzen saiatu da, eta pilaturiko esperientzia baliatu nahi zuen K2 neguan igotzeko.