Tximu baztangaren txertoa ematen hasi da Osakidetza

2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila hasia da tximino baztangaren aurkako txertoa jartzen. 141 dosi bakarrik dauzka oraindik, eta banaketa biztanleriaren eta kasu kopuruen arabera egingo du.

Efe berri agentziaren arabera, «arrisku handiko sexu praktikak dauzkaten» 18 eta 45 urte artekoentzat prestatu dute kanpaina oraingoz, gaixotasuna izan ez dutenentzat. Horietaz gain, gaixotasun larria izateko aukera daukatenek —haurdun dauden emakumeek, immunodepresioa daukatenek eta umeek— aukera izango dute txertoa hartzeko, baldin eta kontaktu zuzena izan badira.

Honela banatu dituzte txertoak: 80 Bizkaian (%57), 46 Gipuzkoan (%33) eta hamalau Araban (%10). Osasun Sailak prebentzioan arreta jartzeko eskatu du.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 85 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan beste bost, gobernuak jakinarazi duenez. Kasua arina bada, pazienteak etxean daude, bakarturik, eta urrutiko jarraipena egiten ari zaizkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.