Internet

Txinak dagoeneko Interneteko ia 400 milioi erabiltzaile ditu

Munduan lehen tokian dago arlo horretan. Dena dela, Gobernuak sarean mugak jartzen segitzen du.

2010eko urtarrilaren 16a
12:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Interneteko 384 milioi erabiltzaile ditu Txinak, gaur hango Sareko Informazio Bulegoak emandako datuen arabera -1.300 biztanle dauzka herrialdeak-. 2009an 86 milioi erabiltzaileko hazkundea izan zuten, %28,9koa. 384 milioi lagun haietatik 233 euren telefono mugikorren bidez sartzen dira sarean.

Txinako bulego hark dio hiriburuetan ez ezik, nekazaritzari lotutako lurraldeetan ere hazkunde handia izan dela, iaz eremu horietan sareko 106 milioi erabiltzaile zeudelako.

Munduan Interneteko erabiltzaile gehien dituen herrialdea da Txina, eta lehendik zeukan aldea handitu egin du. Ameriketako Estatu Batuak daude bigarren tokian, 227 milioi lagunekin.

Dena dela, Txinan oraindik ere jendeak ezin du nabigatu sarean nahi bezala, Gobernuak muga handiak jartzen baititu; zentsura ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.