Aministiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) prentsa ohar baten bidez adierazi du, Txindoki (Gipuzkoa) mendiaren inguruan "itogarria" izaten ari dela Guardia Zibilaren "presentzia". Hainbat mendizalek gurutzatu dituzte "metrailetak soinean dituztela Txindokin gora eta behera".
Egun batzuetan, "Txindoki gainean zeuden mendizaleak identifikatzen eta galdekatzen aritu da Espainiako polizia. Beste kasu batzuetan Larraitzen egon dira, kasu batzuetan bost Patrol izateraino". Talde berak jakinarazi duenez, Larraitzen ere "herritarrak identifikatzen eta galdekatzen ari dira Guardia Zibilak".
Poliziak "kasu batzuetan kalez jantzita (mendi arropekin)" omen dabiltza, "beste askotan beraien uniformearekin". AAMk "antzeko gertaerak salatzeko deia egin" die herritarrei eta salatu du "Guardia Zibilak zigorgabetasun osoz" dabiltzala Euskal Herrian, "nahi bezala herritarrak identifikatuz, mehatxatuz, galdekatuz eta kasu askotan joaz".
POLITIKA
Txindokin Guardia Zibil ugari dabil, AAMren arabera
"Metrailetak soinean dituztela" gurutzatu dituzte hainbat mendizalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu