Txirrindulari bat hil da Azkoienen, istripu batean

Funesko bizilaguna zen, 42 urte zituen, eta iragan asteazkenean topatu zuten hilik. Autopsiak baieztatu du auto batek jo zuela txirrindularia.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. FORUZAINGOA
Foruzain bat, artxiboko irudi batean. FORUZAINGOA
Mikel Garcia Martikorena.
2026ko abuztuaren 11
11:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan asteazkenean 42 urteko gizon bat topatu zuten hilik foruzainek NA-128 errepidean, Azkoien parean (Nafarroa). Errepidetik irten zen, eta erortzean izandako lesioengatik hil zen. Poliziaren aurreneko hipotesiek adierazten zuten auto istripu baten ondorioz hil zela, zauriek hori ematen baitzuten aditzera. Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, autopsiak hipotesi hori baieztatu du: autoren batek txirrindularia jo zuen, eta hura horren ondorioz hil zen.

42 urte zituen txirrindulariak, eta gizona Funesen bizi zen (Nafarroa). Harekin, jada hemezortzi dira aurten Nafarroan auto istripuetan hildakoak.

Hala ere, istripuek behera egin dutela jakinarazi zuen atzo Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak. Uztailean 43 auto istripu egon ziren lurraldean, eta horietan 52 lagun zauritu zituzten. Ez zen inor hil hilabete osoan. Datuok ekainekoekin alderatuz gero, istripuak %27,1 apaldu dira. Are nabariagoa da aldea iazko uztailarekin alderatuta: %35,8 gutxitu dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA