Ezbeharra

Txirrindulari bat hil da Elgoibarren, trafiko istripu batean

N-634 errepidean izan da istripua. Txirrindulariak 51 urte zituen.

Istripua gertatu den tokia. ERTZAINTZA
2021eko irailaren 12a
13:01
Entzun

Gaur goizeko 10:50ean txirrindulari bat hil da N-634 errepidean, Elgoibarren (Gipuzkoa), trafiko istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra, eta bizikleta baten eta auto baten arteko istripua izan da. Txirrindulariak 51 urte zituen. Hasieran, bizirik baina konorterik gabe aurkitu dute osasun zerbitzuek, baina 11:30ean hil da.

Errepidea itxita geratu da istripuaren ondorioz, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.