Txirrindulari bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita

Atzo eguerdian izan zen istripua, eta unean bertan hil zen txirrindularia. Parkeko zuzendaritzak dolumina helarazi dio sendiari, eta nabarmendu dute «protokolo guztiak bete direla». 

Istripua izan de gunea. FORUZAINGOA
2020ko uztailaren 6a
13:51
Entzun

51 urteko Errenteriako gizonezko bat hil zen atzo Igantziko (Nafarroa) Irrisarri Land parkean bizikletatik erorita. Atzo eguerdian izan zen ezbeharra, parkeko instalazioetan. Istripua izandako tokira bertaratu ziren inguruko medikuak eta helikoptero bat, baina ezin izan zuten deus egin gizonaren bizitza salbatzeko. Autopsia egingo diote gaur, baina, lehen zantzuen arabera, burezur traumatismoaren eta arnas geldialdiaren ondorioz hil zen txirrindularia.

Irrisarri Landeko zuzendaritzak samina adierazi du Bike Parkeko instalazioetan atzo izandako istripuagatik. Hildakoaren familiari eta lagunei «dolumina» adierazi diete, eta «autopsien emaitzen zain» daudela jakinarazi dute, «heriotzaren arrazoiak argitzeko». Parkeko prozedurak aztertu eta «protokolo guztiak» bete direla baieztatu dutela nabarmendu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.