Txirrindulari bat hil da Mendiben

Atzo izan zen istripua. Txirrindularia Burdinkurutxetako lepotik jaistean erori zen, 60 metro. 29 urte zituen.

Sokorrien helikopteroa, 2022ko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Sokorrien helikopteroa, 2022ko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Xalbat Alzugaray
2025eko abuztuaren 26a
08:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo eguerdian izan zen ezbeharra. Txirrindularia lehengusu batekin zihoan, eta hark dei egin zien sokorriei. Mendiko sokorri zerbitzua eta Jendarmeriaren helikoptero bat joan ziren Iratiko bidera, Burdinkurutxetako lepotik beheiti erori zen 29 urteko txirrindularia artatzeko. Sokorriak txirrindularia suspertzen saiatu ziren, baina hortik gutira hil zen.

Ici Pays Basque irratiak zehaztu du bidetik beheiti joan zen txirrindularia bakantzak pasatzera jina zela inguru horretara. Bertzalde, azpimarratu du D18 bidea, hots, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Irati lotzen dituena «aski lanjerosa» dela, mendigunean ez baitu segurtasun hesirik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.