Larrialdi zerbitzuek hilik aurkitu dute txirrindulari bat gaur arratsaldean, Zaratamon (Bizkaia); BI-3702 errepidearen bazterrean topatu dute.
Itxura batean, errepidetik atera da bizikletarekin zihoala, eta konorterik gabe aurkitu dute. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean, hilik zegoela berretsi dute.
Zaratamo eta Arrigorriaga artean ikusi dute txirrindularia bide bazterrean erorita, eta Ertzaintzari deitu diote, ordu bata aldera, eta haiek berretsi dute 53 urteko gizonaren hilda zegoela. Ertzaintza ikertzen hasi da heriotza nola gertatu den zehazteko.