Euskal Presoak

Txus Martin preso gaixoa askatzeko eskatu dute Zaballako kartzela aurrean

Basauriko presoarekin batera gaixo dauden gainerako euskal presoak aska ditzatela exijitu dute Zaballako kartzela aurrean bildutako herritarrek.

Hainbat herritar batu dira Zaballako kartzela aurrean, Txus Martinen askatasuna eskatzeko. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 11
07:46
Entzun

Txus Martin Basauriko euskal presoaren senide eta lagunek deituta, martxa bat egin dute hainbat herritarrek Zaballako kartzelaraino (Araba). Espetxe horretan dago bakartua Martin. 2011n nahasmendu psikoafektiboa diagnostikatu zioten, eta, hori dela eta, haren askatasuna exijitu dute kartzela aurrean batutakoek. Basauriko festen hasierarekin batera egin dute Zaballarako martxa, "herriak bere jaietan Txus Martin libre nahi duela" aldarrikatzeko.

Basauriko presoaren egoera salatzearekin batera, gaixo dauden gainerako euskal presoen askatasuna ere eskatu dute. Egun, orotara hamar euskal preso daude gaixo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.