Udaberri arabiarraren aitzindaritzat jo den gertaerak bi urte bete ditu

Sahararrek protestaldi «zibil, jendetsu eta baketsua» egin zuten, baina hainbat hildako izan ziren

Jon Rejado.
Gasteiz
2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Noam Chomskyk eta beste hainbat pentsalarik Aaiunen kokatu dute gerora udaberri arabiarra izenez ezagutu zen mugimenduaren hazia. «Bai Espainiak baita Marokok ere ez zioten garrantzi handirik eman nahi izan hasiera batean», gogorarazi du Jesus Garayk, SEAren Lagunen Elkarteko presidenteak. Ordea, 20.000 pertsona bildu ziren Gdeim Izik-en, Marokok ezartzen zizkien bazterkeriaren eta bizi-baldintza gogorren aurka agertzeko. «Hura izan zen lehen protestaldi jendetsua, baketsua eta zibila».

2010eko urriaren 9an jarri zuten kanpalekua Gdeim Iziken, eta, hilabete geroago, azaroaren 8an, Marokoko poliziak, militarrak eta kolonoak bertan sartu ziren. Iturrien arabera zenbatekoa aldatu arren, hainbat hildako egon ziren, baita orduan bertan zein gerora atxilotutako dozenaka pertsona ere.

Kanpalekua suntsitu ondoren, urtebetez, beldurraren eta errepresioaren eragina sumatu arren erantzuna aldatzen ari dela azaldu du Garayk. «Animatu dira, eta egunero manifestazioak egiten dituzte auzo saharar guztietan». Garayk azaldu du aurten bestelako auzoetara zabaltzeko asmoa errotu dela. Manifestazio bateratu handi bat prestatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.