politika

Udalak Iruñeko peñak kriminalizatzeko duen asmoa salatu dute Armonia Txantreana eta San Fermin peñek

Atzo bi peña horien sanferminetako pankartak euskal presoei babesa erakutsi eta ongietorria ematen zietelakoan auzitegira eramatea erabaki zuen Udaltzaingoak.

2009ko uztailaren 29a
18:24
Entzun
Iruñeko sanferminetan Armonia Txantreana eta San Fermin peñek egin zituzten pankartak auzitegira eramatea erabaki zuen atzo hiriburuko Udaltzaingoak, euskal presoei babesa erakutsi eta ongietorria ematen zietelakoan. Bi peña horiek "pankarten bidez terrorismoa goratzea" ukatu egin dute eta Udalak egindako salaketen atzean Iruñeko peñak eta horiek ordezkatzen dutena kriminalizatzeko asmoa dagoela nabarmendu dute. "Adierazpen askatasuna urratu ezina dela gogorarazten diogu Iruñeko Udalari".

Armonia Txantreana eta San Fermin peñek nabarmendu dute pankarten xedea San Fermin herrikoi, parte hartzaile eta herritar guztientzako jaien alde lan egitea dela.

atzo jakinarazi zuen Udalak epaia atera arte behintzat, diru laguntzak kenduko dizkiela bi peña horiei.

Udalak gaitzespena agertu du "festetan terroristen aldeko mezuak zabaltzeagatik" eta diru laguntzen plana berrikusteko asmoa azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.