Uztailaren 27an Alfonso Alonso Gasteizko alkateak(PP) haur eskola sarea birmoldatuz dekretua plazaratu zuenean piztu zen gatazka. Langileen arabera, haien lan baldintzak koloka jartzeaz gain haur eskolen beren eredua ipini zuen Udalak auzitan.
Hori dela eta, ikasturte berriarekin batera, irailaren hasieran lanuztea hasi zuten langileek, eta gaur arte jarrera horri eutsi diote.
Nolanahi ere, akordioa lortu dute, azkenean, Udal Gobernuarekin. Hitzarmen horren arabera, soldata maila bera izango dute langile guztiek, eta lanordu gehiago beteko dituzten arren, zuzenean haurren zaintzan emango dituztenak lehengo berak izango dira. Funtsean, hori da gatazkaren azken fasean langileek eskatzen zutena.
Irailaren hasieratik Gasteizko milaka ume eta guraso daude haur eskolen zerbitzurik gabe, eta jende askori arazo handiak sortu dizkio. Denboratxo batez berdin jarraitu beharko dute; izan ere, langileak bihar itzuliko dira beharrera, baina zerbitzua haurrak hartzeko moduan prestatzeko astia behar dute.
Lan gatazka
Udalarekin akordioa lortuta, greba bertan behera utzi dute Gasteizko haur eskoletako langileek
Uztailaren amaieratik luzatu den lan gatazkaren ondoren, Udal Gobernuarekin akordioa lortu dute Gasteizko haur eskoletako langileek, eta, ondorioz, greba bertan behera uztea erabaki dute. Funtsean, gatazkaren azken fasean langileek eskatzen zutenari baiezkoa eman dio Udalak. Bihar itzuliko dira lanera. Hala ere, umeak ez dituzte oraindik hartuko, irailaren hasieratik greban egon ondoren haur eskolak umeak hartzeko bezala prestatzeko denbora behar baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu