Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarrak (Udalbiltza) erakundearen legez kanporatzearen bosgarren urteurrenaren harira elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko udaletxeen aurrean apirilaren 29rako (Udalbiltzaren aurkako operazioaren eguna), =nBai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari= lelopean.
Apirilaren 26an, bestalde, Oiartzungo Bilkura aretoan ekitaldi bat antolatu dute. Bertan Udalbiltzako auziperatuak, erakundeko kideak eta eragile sozial, kultural eta sindikalek parte hartuko dute.
2003ko apirilaren 29an Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erakundearen egoitzak zigilatzeko eta kontuak blokeatzeko agindua eman zuen. 13 lagun ere atxilotu zituzten.
Politika