Txostenak aipatu erakundeen elkarlanaren helburu nagusiak jorratzen ditu. "Euskal Herria aintzat hartzen dugu. Nazio bezala jokatuko dugu, ezarritako zatiketen gainetik. Euskal Herriaren eraikuntzaren bidea jorratuko dugu, nazio askea helburu. Eraikuntza bide horren oinarri, euskal herritarroi dagozkigun eskubideak dira. Euskal Herriaren nazio eskubideak dira gure lana gidatuko duten ardatza, Euskal Herriko Eskubideen Kartak defintzen eta zehazten duen bezala. Halaber, Euskal Herriaren eraikuntzaren bidean prozesu partehartzaile eta integratzailearen bultzada geure gain hartzen dugu. Euskal Herriaren eraikuntza estrategia adosteko eta egikaritzeko lehentasunezko harremana jorratuko dugu".
Hitzarmena datozen lau urteetarako da. Hala ere, bi aldeetariko edozeinek eten dezake hitzartutako akordioa, eginbeharrak ez direla betetzen uste badu. Akordioa Udalbiltzako Lehendakari Loren Arkotxak eta Nazio Garapenerako Biltzarreko koordinatzaile Jagoba Zuluetak sinatu dute.
Politika