politika

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egin dute Donostian

Ostiralero egingo dituzten elkarretaratzeetan lehena da Bulebarrean egin dutena, eta jende asko gerturatu da auzipetuei babesa ematera. Uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Bai Udalbiltza sarea auzipetuen aldeko mobilizazioak egiten hasi da.

2010eko maiatzaren 28a
13:57
Entzun
Bai Udalbiltza sareak deituta jende asko gerturatu da 12:00etan Donostiako bulebarrera, Udalbiltza auzia salatzera. 20 minutuko elkarretaratze isila egin dute bulebarreko kiosko aurrean. Hainbat gizarte eragile eta auzipetu nahastu dira herritarren artean. Mattin Troitiño Etxerat-eko kideak hitz egin du babesa ematera joan direnen artean, eta haren arabera, "ezinbestekoa da Udalbiltzak babesa jasotzea, eskubide osoa duelako instituzio mailan lan egiteko". Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusi ohiak euskalgintzaren ordezkari gisa adierazi duenez "Udalbiltza euskarari mesede egin dion instituzioa da, eta ez beste ezer".

Ostiralero egingo dituzten elkartaratzeetako lehenengoa izan da gaurkoa.Bihar, berriz, Urretxun, goizeko 10:30ean dira bilera egitekoak Labeaga aretoan. Auzia salatzeko aurrerantzean prestatuko dituzten ekitaldiak antolatuko dituzte.

Zazpi urte dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Udalbiltzaren itxiera agindu zuenetik. Erakundearen egoitzak miatu eta zigiliatu egin zituzten orduan, eta hainbat atxiloketa egin zituzten. Uztailaren15ean hasiko da 22 auzipetuen aurkako epaia Espainiako Auzitegi Nazionalean, Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuaren eskutik.

Berria.infok atal berezia prestatu du Udalbiltzaren aurkako epaiketari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.