ekonomia

Udalek zorpetzeko Espainiako Gobernuak jarritako debekua "ez da justua" Iruñeko alkatearentzat

Yolanda Barcinarentzat udal batzuen gestioa ona da, eta beraz, zorrak ordaintzeko gaitasuna dute. Gestio horren adierazgarri Iruñeko Udalaren 2009ko datuak erakutsi dituzte: 2009an 10,8 milioi eurotako irabazia izan duela nabarmendu dute.

2010eko maiatzaren 25a
17:57
Entzun
Espainiako Gobernuak gastu publikoa murrizteko hartu dituen erabakien barruan udalena sortzen ari da atzotik zalaparta, ezustean etorri ere albistea. Maileguak epe luzera eskatzeko debekuagatik eskuak lotuta izango dituzte gestio ona egin duten udaletxe asko Nafarroan. Horixe esan du Yolanda Barcina Iruñeko alkateak. "Ez da justua" zorpetzea debekatzea, ez duelako ezberdintzen "ongi gestionatzen eta gaizki egiten dutenen artean".

Barcinak defendatu du zorpetzeko gaitasuna duten udal asko daudela, besteak beste Iruñekoa, eta 2009an izandako gestioaren datuak eman ditu Udaleko Ogasun zinegotzi Ana Pinedak. 10,8 milioi euro irabazi ditu Udalak, "plangintza zorrotz eta neurtuari esker".2007tik %20 murriztu dute gastua, eta horrek erakusten du "udala krisiaren kontrako neurriak hartuz joan dela".

Atzo, gainera, neurria ofizial egin zutenean, berehala aplikatzekotan zegoen Espainiako Gobernua, baina gaur atzera egin behar izan du jada martxan dagoena geratzea ez litzatekeelako oso egokia. 2011tik aurrera hasiko dira aplikatzen, beraz, neurria. Barcinarentzat, ongi dago akatsa zuzentzea, baina udal askok 2011rako debekua kentzea ere eskatu dute.

Egoera nahasia

Ez dago argi, Espainiako Gobernuaren neurriaren aplikazioa noraino egongo den EAEko eta Nafarroako instituzioen esku. Barcina dagoeneko kexu da, ustez Nafarroari eragingo diolako. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan, berriz, aldundiak arduratzen dira udalen finantzaketaz, eta ez Espainiako Gobernua, diputazioek eta Eudelek diotenez, baina horrek ez dirudi oso segurua, eskumenak "errespetatzeko" eskatu diote-eta Espainiako Gobernuari. Zalantzak argitze aldera, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak gaia Kontzertu Ekonomikoaren Jarraipen Batzordera eramango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.