Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak Espainiako Gobernuari eskatu dio legea betearazi dezala, eta Bilduk agintzen duen udaletxeetan Espainiako bandera jartzea agindu dezala. «Ez da eskaera formal bat. Geure eskubide konstituzionalak, aniztasuna eta askatasuna defenditzea da», esan du Maneirok.
Erakunde guztietan Espainiako bandera jarri behar dela dioten sententziak betearazteko agindu dezala galdegin dio UPDkoak Espainako Gobernuari. Maneirok ohartarazi du Bilduko hautetsiek ezin dutela Konstituzioa urratu, eta estatuari eskatu dio amorerik ez emateko «totalitarioen» aurrean.
M-22: hauteskunde ostea