Etorkin eta ijitoek jipoiak jasan dituzte kasu batzuetan eta beste batzuetan mehatxuka aritu zaizkie Sos Arrazakeriak azaldu duenez. Etorkin nahiz ijitoek tratu iraingarria jasan dute batez ere dokumentazioa eskatzerakoan edota gainean zeramatzaten ondasunen inguruan galdetzerakoan. Besteak beste, borra elektrikoak erabili dituztela ere salatu dute.
Sos Arrazakeriak harriduraz hartu ditu azken garaietan Iruñeko udaltzainen aurka entzuten dituzten salaketak. Gaur, denen aurrean salatu nahi izan du elkarteak geroz eta sarriago gertatzen den jarrera diskriminatzailea.
arrazakeria