Miaketa
Udaltzainak Iruñeko Gaztetxean egiten ari ziren miaketa amaitu dute, eta ez dute ezer topatu
Iruñeko udaltzainak Alde Zaharreko Gaztetxea miatzen aritu dira goizean zehar. Goizeko hamaikak aldera amaitu dute miaketa, eta udaltzainak esku hutsik atera dira Gaztetxetik. Berria.info-k jakin ahal izan duenez, gaur goizeko bederatziak aldera udaltzainak hurbildu dira Iruñeko Gaztetxearen aintzinera, lapurreta bat egon dela eta ostutako gauzak Gaztetxearen barrenean zeudela esanez. Gaztetxeko kideek horrelakorik ez dutela egin adierazi diete udaltzanei, baina horiek agindu judizial batekin hurbildu dira handik minutu batzuetara. Gaztetxeko kide batek Euskadi irratian adierazi duenez, inguruko eliza bateko aulkien bila sartu dira udaltzainak.
Adierazpen hauek egin ditu Gaztetxeko kide batek Euskadi irratian: "Guk gure segurtasun neurriak hartu ditugu. Batzuk teilatura igo dira, besteak beste egitura batean zintzilikatu dira. Negoziazio baten ondoren, zazpi udaltzain sartu dira Gaztetxera, horietako hiru kalez jantzita eta Gaztetxea goitik behera miatzen ari dira. Guk argi daukagu elizako aulki horiek ez daudela Gaztetxean, gutako inork ez dituelako lapurtu. Badirudi Iruñeko lapurreta guztiak Gaztetxeko jendeari leporatu nahi dietela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu