Ermuko Foroak manifestaziorako hasieran prestatutako agirian foru erregimena kritikatzen zuen, eta, ondorioz, Nafarroako alderdi bakar batek ere zuen bat egin deialdiarekin. Ika-mika zela eta, agiriaren jendaurreko irakurketan foruei buruzko aipamen hori ez egitea erabaki zuten antolatzaileek, baina aldaketa egin arren, ez du ofizialk inongo alderdiren atxikimendurik lortu.
Hala ere, UPNk izan du ordezkaritza Ermuko Foroak Espainiaren batasunaren alde egindako ekitaldian: besteak beste, Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak parte hatu du, eta Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatuak parte hartu ez ezik, manifestazio amaierako ekitaldian hitzaldia egin du.
Ermuko Foroaren izenean Mikel Azurmendi eta Mikel Buesa mintzatu dira, eta Espaniaren batasunak Konstituzioaren bidez "askatasuna eta berdintasuna" bermatzen dituela aldarrikatu dute. Carmen Gurrutxaga kazetariak egin ditu aurkezle lanak.
Politika